Libros > Literatura > Inorako bidaia
Portada de Inorako Bidaia

Inorako Bidaia

Autores:Vargas Sosa, Arístides;
Categoría:Literatura
ISBN: 9788494007958
Artezblai, Socidad Limitada nos ofrece Inorako Bidaia en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 30 de Diciembre del 2011. Disfruta del placer de la lectura con esta obra, y culturizate al mismo tiempo que te diviertes. Este libro cuenta con un total de 72 páginas , unas dimensiones de 21x13 cm (1ª ed., 1ª imp.).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Inorako Bidaia

Inorako bidaiak, La républica análoga eta La abuela del limón antzezlanekin batera, burutu ezinezkoak diren gogoek osatzen duten utopiarekin lotutako antzerki esperientzien trilogía bat osatzen du. Ezinezkotasun honek ez du helburutzat konkrezioa gauzatzea ezta lortu ezinezko desioen burutzea, bai ordea, komunitate bateko gizon eta emakumeen irudimena piztuko duen sua izatea, ezinezkotasunez beteriko errealitate bati aurre egiteko indarra. Antzerki esperientziak deitzen diegu, antzezlan hauek sormen abiapuntu ezberdinak dituztelako; hala ere, bere izaera hutsalagatik hain zuzen, guztiek bizitzeko lagungarri den irudimenezko unibertso sakona eraikitzeko ariketa utopikoa ardatz daukate. La Républica análogan, pertsonaiek, haietako baten etxean elkarturik, errepublika errealarekin paralelo funtzionatuko duen beste errepublika bat aldarrikatzen dute, irudipenezko errepublika honek, errealetik aldenduz, ez du erabilpen praktikorik, erreferentzi etiko hutsa baino ez da. La abuela del limón, Hegoamerikako herrialde batean, duela urte asko, bere biloba galdu zuen amona baten testigantzan oinarrituta dago. Inorako bidaian, euskaldun talde batek eginiko bidaian oinarritu gara, hauek 1950eko uztailaren 16an Santurtziko portutik itsasoratu ziren, Mexikorantz. Hemen ere kasu erreal baten aurrean gaude, bidaia hori zenbait artikuluk eta liburu batek kontatzen dute, gaur egun ere senideak, lagunak eta ezagunak bidaia mitikoaz mintzatzen dira eta eztabaidatzen dute, "Montserrat" izeneko belaontzian egindako bidaiaz, muturreko baldintza gogorretan egindako bidaiaz. Kukubiltxoren lana ez da bidaia gertatu zen bezala islatzea, beharbada "gertatu den bezala"rik ez dagoelako artean. Bizitakoaren subjektibizazioa gertatzen da beti, bizitakoa horrela izan zen, edo horrela bizi izan nuenaren ustea baino ez da? Ez, guri, bidaiak, existitzen ez den leku baten irudizko bilaketaren metafora bezala bultzatzen gaitu. Eta mugitzen gaituena zera da, bidaia norbanako ezberdinen elkargune bezala, bidaia desberdinak: Banako eta talde oroimenaren topalekua.0
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso