ELAren barne-prozesuaz gain, tarte zabala hartzen dute liburuan beste gai askok, hala nola LABekiko harremanak, gobernu eta alderdiekin izandako gorabeherek, ETAren esku-hartzeen eraginak, Gernikako ekitaldiak, Lizarra-Garazik, Loiolako prozesuak eta Ibarretxe planak. Kontuak «ahalik eta zintzoen» jasotzen saiatu dela dio egileak, «datuen makuluetan bermatuz memoriaren zalantza eta amarruak».
ELAren ibilbidearen eta, zeharka bada ere, une politiko garrantzitsuen lekukotasuna duzu, bada, liburu hau.